XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Organu jartzea bukatzerakoan, Bizente Aleman, organu egilleak, Azpiazu'tar Prantzisko, erriko alkateak, Iriarte'tar Domingo, erriko sindikoak, eta zabala'tar Domingo, Parrokiko mayordomoak, Agiri bat izenpetu zuten.

Andik urte batzuetara, Eliza erori; ta Bizente Aleman jaunak jarri zuan organua, baliteke apurtuta gelditzea.

XVII'gn gizaldia. 4. Laugarren organua: 1648'gn urtea.

Laugarren organu ori, jatorriz Navarrete'ko semea zan, Jazinto del Rio jaunak jarri zuen. 1648'gn urtea zan.

Paper zarretan, Jazinto del Rio jaunari, maestro en hacer órganos deitzen zaio (29) Azkoitia. Udaletxeko Agiritegia: Ibidem. VII'gn Paper Xorta 12'gn zenbakian. 1.100 dukat kosta zan.

Laugarren organu orrek, bi alditan ere, eraberritze aundiak izan zituan: a) Lenengo organu berritazillea, Arrazola'tar Lorenzo jauna izan zan.

Paper zarretan, maestro organero deitzen zaio.

Bera, 857 dukat; eta bere laguntzailleak, 47 dukat kobratu zituan.

Teknika aldetik, aurrerapen aundiko tresnak sartu zizkion.

b) Bigarren organu berritzaillea: Mathias de Rueda izan zan.

Eta bere lanagatik, 15 errealeko 390 peso kobratu zituan.

Organu berritze oien urteak, ez dira ain garbi ageri.

Ala ere, 1730'gn urtean eta 1749'an egin zirala, uste degu.

Ondorengo urtetan, Narros Markesak, bere ezkon senide Fausto Antonio Corral jauna, Londres'era bidali zuan; eta Londres'tik, fuerte piano bat (armonium tankerako tresna aundi bat) ekarri zuan, Iruña'ko gotzai jaunaren baimenarekin (30) Egia'tar Joakin, Narros Markesaren egunak ziran.

Aldi artan erriko alkate ta Parroki Batzarreko Idazkia zan.

Londres'ti ekarritako forte piano ori, Armonium tankerako eres-gaillua, lengûeta berezi batzuen bidez jotzen zan.

Aldi ontan, Parrokiko organu jole, Domingo de Ichaso zan.